Alai Batzako neska-mutilak Somaloko eta Logroñoko kanpaldietan

Erabiltzailearen aurpegia Alai Batza 2019ko abu. 11a, 11:38
LH4koen taldea, Somalon.

Azkoitiko Alai Batzako neska eta mutil ugari Somaloko eta Logroñoko astebeteko kanpaldietan izan dira aurten ere, hainbat txandatan, ekainean, uztailean eta abuztu hasieran, ADS taldeen urteko jardunaren emaitza jasoz.

Kanpaldietan lagun askorekin elkartu dira eta esperientzia ederrak bizi izan dituzte. Toki askotako lagunak aurkitu dituzte: Bilbo, Barakaldo, Gurutzeta, Gasteiz, Santander, Nueva Montaña, Iruñea, Intxaurrondo, Errenteria...

Astebeteko kanpaldi hauek aukera bikaina dira jende berria ezagutzeko, oso aste dibertigarria igarotzeko, giza balioak lantzeko... Badago hausnarketarako eta kristau ospakizunerako tartea ere.

Aurten Siriako monitore batzuk ere joan dira Somalora, Suriya proiektuaren barruan, eta bi astez egon dira han; euren egoera larriaren eta itxaropenaren berri eman digute.

Mila esker guztiei, bereziki musu-truk laguntzen aritu diren begiraleei!

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide