maxixatzen.eus

Altxorraren bila, esperimentuak eta jolasak hirugarren egunean

Erabiltzailearen aurpegia   Aisia

HH3-4koak, altxorraren bila aritu gara. Gure piraten lehenengo kapitainak ezkutatu omen zuen altxorra bilatzeari ekin diogu goizean. Mapa bat iritsiarazi digute, herrian zehar egin beharreko ibilbidea erakusten ziguna. HH5-LH1koak aldiz, gaurkoan meteorito zaparrada batek harrapatu gaitu. Meteoritoak hobeto ezagutzeko goizaren lehen zatian esperimentu batzuk egin ditugu. LHkoak berriz, Galaktusek gure botereak kendu dizkigu, horregatik herrian zehar, gure botereak berreskuratzeko jolasak egiten ibili gara.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa