Barakaldoko Umeen Gabonetako Parkera joateko izen ematea zabalik

Erabiltzailearen aurpegia

Azken urteetako ohiturari jarraituz, datorren abenduaren 26an, Barakaldoko Umeen Gabonetako Parkera joango gara egun pasa. Bertan, Gabonetako parke erraldoia egon ohi da, eta ekintza ugariz gozatzeko aukera egoten da: barrakak, tailerrak, izotz pista, jolasak… Egun horretan, goizeko 09:00etan irtengo gara Azkoititik eta 20:00etan itzuliko gara. Bazkaria, kamiseta gorria eta ondo pasatzeko gogoa eraman behar dira.

Osorik irakurri