AEKren xedea Euskal Herria euskalduntzea da. Horretarako, euskararen normalizaziorako eremu guztietan egingo du lan: Ezagutza, Erabilera eta sustapena. Lan esparru nagusiak bereziki hauek izango dira: Helduen euskalduntze-alfabetatzea eta erabilera sustatzeko egitasmoak. Jendartean txertatutako herri ekimena izanik, euskararen eragile aktiboa izateko konpromisoa du, jendarteko beste eragileekin batera euskararen aldeko jarrerak sustatu eta bultzatuz, euskaraz bizitzeko aukerak sortu, gehitu eta hedatuko ditu. Kultur Etxea 4. solairua Telefonoa: 943 15 10 89 azkoitia@aek.eus

4777 da AEK-ren zozketako zenbaki saritua

2017 aza 30 Azkoitia

4777 da AEK-k sanandres jaietarako egin duen zozketako zenbaki saritua. Urretxura eraman dute saria. Eskerrak guztioi parte hartzeagatik, eta ondo pasau sanandresak!