Talo ikastaroa, Jimena Cardoso Reuterren eskutik

Erabiltzailearen aurpegia AEK 2022ko abe. 15a, 11:12

Taloak egiten ikasi genuen atzo, Jimena Cardoso Reuterren eskutik; taloak ez ezik, tortilla mexikarrak egiten ere ikasi genuen. Jimena mexikarra da, eta gaur egun Errezilen bizi bada ere, Azkoitiko AEKrekin harreman estua izaten jarraitzen du, gurean ikasi baitzuen euskara.

Atzo, abenduak 14, eskola berezia izan genuen euskaltegian: taloak eta tortilla mexikarrak egiten ikasi genuen. Jimenak erakutsi zigun arto-irinarekin masa egiten, forma ematen eta, azkenik, erretzen. Horrez gain, Mexikon artaleak nola egosten dituzten eta zenbat jaki mota prestatzen dituzten ere azaldu zigun. Gustura aritu ginen, ikasleak zein irakasleok, saltsan. Ikasteko ez ezik, elkar ezagutzeko ere balio izan zigun topaketak, eta beste juntadizo bat egiteko gogoz atera ginen.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide