Ikasi euskara, bidelagun onenarekin

Erabiltzailearen aurpegia AEK 2022ko ira. 7a, 13:15

Urrian hasiko du ikasturtea Azkoitiko AEK-k eta dagoeneko zabalik du izen-ematea. Ohiko euskalduntzea eta mailak egiaztatzeko ikastaroak eskainiko dituzte euskaltegian bertan, baita autoikaskuntza ere.

Euskara ikasteko garaia berriz hemen dugu, euskara maila hobetzeko, euskara erabiltzen jarraitzeko. Azken ikasturteek erakutsi digute euskaltegien lana bizi-bizirik dagoela. Euskara-ikastaroetan herritarrek bidelagun onenak izango dituzte, AEK-ko irakasleak, hain zuzen, ikasleak ikasprozesuan aurrerantz egin dezan, eta euskara pasio handiz ezagutu eta erabil dezan. Irakasleen profesionaltasuna eta berotasuna, alegia.

Bestalde, azpimarratu nahi dugu Azkoitiko Udalak dirulaguntza sisteman egin dituen aldaketei esker, ikasleek euskara doan ikasteko aukera izango dutela. Beraz, ez dago aitzakiarik.

Urrian hasiko den ikasturtean, honako hauek izango dira AEKn euskara ikasteko aukerak:

  • Euskaltegietan, aurrez aurreko taldeak: ohiko euskalduntzea eta mailak egiaztatzeko ikastaroak (A1etik C2ra artekoak).
  • Autoikaskuntza, euskaltegian eta etxean.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide