Azkoitiko AEK-k magia poteoarekin agurtuko du ikasturtea ekainaren 23an

Erabiltzailearen aurpegia AEK 2022ko eka. 15a, 11:27

Asier Kidam magoak ikuskizuna eskainiko du datorren ekainaren 23an, osteguna, AEKren magia poteoan. Ondoren, mokadutxo bat egiteko aukera izango da.

Ikasturtean zehar euskararen magiaz gozatu ahal izan dugu, eta merezitako amaiera emateko, Asier Kidam magoa gonbidatu dugu. Poteatzen dugun bitartean, magiaz bertatik bertara gozatzeko aukera izango dugu. Poteoa 18:30ean hasiko da euskaltegiaren atarian, eta 20:30 arte ibiliko gara kalean. Parte hartu nahi duenak 607 61 26 97 telefonoan eman dezake izena. Azkoitiko AEKtik herritar guztiok gonbidatzen zaituztegu gurekin euskararen magiaz gozatzera!

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide