Amets Arzallusekin solasaldia izan dute AEK-ko kideek

Erabiltzailearen aurpegia AEK 2022ko eka. 9a, 10:38

Atzo, osteguna, Elkarguneko Zeharkako aretoan elkartu ziren AEK-ko kideak eta Amets Arzallus. Miñan liburuari buruz aritu ziren.

Miñan liburua irakurri eta klasean landu ondoren, Amets Arzallusekin solasaldia egiteko aukera izan genuen atzo, asteazkena, Azkoitiko AEK-ko ikasleok, irakasleok eta Mintzalaguneko partaideok.

Hasteko, testuinguruan kokatu gintuen Arzallusek; liburuaren ideia nola sortu zen azaldu ahal izateko, Irun (Gipuzkoa) eta Hendaia (Lapurdi) arteko mugan bizi duten egoera ezagutarazi zigun, baita Harrera Sareak egiten duen lana ere zein den kontatu ere.

Ibrahima Balde nola ezagutu zuen argituta eta liburuan azaltzen den errealitatea mahai gainean jarrita, entzuleok hainbat galdera egiteko parada izan genuen. Solasaldi interesgarria bezain hunkigarria izan zen. Migranteen gaia modu sakonagoan ezagutzeko aukera eman zigun Arzallusek eta gaiaz hausnartu genuen, giro goxoan.

Plazer handia izan zen bertaratutako guztiontzat. Eskerrik asko, Amets!

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide