Martxan dira Azkoitiko AEK euskaltegia eta Mintzalagun

Erabiltzailearen aurpegia AEK 2021ko ira. 23a, 12:50

Eskaintza zabala aurten ere. Aurten ere, euskaltegian aurrez aurreko klaseen ohiko eskaintza zabala dugu maila guztietan: astean hiru edo lau egunetan izango dira klaseak. Honako hauek dira eskainiko ditugun mailak:

  • Aisa (estatu espainiarretik kanpo jaiotako herritarrentzat)
  • A1, A2, B1, B2, C1 eta C2.
  • Aurrez aurreko klaseez gain, autoikaskuntza ere eskainiko dugu. Azken metodo hau oso egokia da euskaltegira etorri ezin dutenentzat, etxean modu autonomoan lan egiteko aukera ematen baitu, tutore baten jarraipenarekin.

Horrez gain, Azkoitiko Mintzalagunek euskaraz hitz egiteko zure gaitasuna hobetzeko aukera eskaini nahi dizu: astean behin mintza taldean bildu eta patxadaz hitz eginez. Premieran sentituko zara euskara praktikatuz eta lagun berriekin euskaraz eginez. Gainera, aurrez aurreko eskaintza osatze aldera, urriaren amaieran online taldeetan parte hartzeko aukera luzatuko dugu. Parte hartzea doakoa da, eta hamaika abantaila daude: deskontuak, opariak... Era berean, izena ematen duzuenon artean hilero-hilero hamar sari kutxa zozkatuko ditugu.

Oraindik ere ezohiko egoeran jarraitzen dugunez, beharrezko prebentzio-neurri guztiak hartuko ditugu mintzapraktika taldearen eta aurrez aurreko saioetan.

Izena emateko epea zabalik dugu. Deitu 607 612 697 telefonora, idatzi azkoitia@aek.eus edo pasatu euskaltegitik, Kultur Etxeko laugarren solairuan dugu bulegoa.

Zure zain gaude. Ikasi eta praktikatu euskara gurekin!

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide