Ikasi euskara, bidelagun onenarekin

Erabiltzailearen aurpegia AEK 2021ko ira. 1a, 11:42

Abian da 2021-2022 ikasturteko matrikulazio kanpaina.

Urtero bezala, eskaintza zabala dugu aurten ere: A1, A2, B1, B2, C1 eta C2 mailak, gurasoentzako ikastaroak, alfabetatze ikastaroak, erretiratuentzako edo jubilatuentzako ikastaroak, hitanoaren ikastaroak, autoikaskuntza eta Mintzalagun taldeak, besteak beste.

Mailaren bat egiaztatuz gero, Eusko Jaurlaritzaren diru laguntza eskatzeko aukera dago, eta, bestalde, hainbat baldintza beteta, Azkoitiko Udalak matrikularen %75 itzultzen du.

Matrikulazioa zabalik dago irailaren 1etik 24ra bitartean.

Kultur Etxeko laugarren solairuan gaude, 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 19:00etara bitartean.

Deitu nahi izanez gero, hona hemen bi zenbaki: 943-15 10 89 edo 607 61 26 97.

E-posta: azkoitia@aek.eus

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide