Ikasturte amaiera ospatu du Azkoitiko AEK-k

Erabiltzailearen aurpegia AEK 2021ko eka. 23a, 11:14

Azkoitiko AEK-ko ikasle, irakasle eta Mintzalaguneko partaideek ezohiko ikasturte honi amaiera eman genion atzo, asteartea.

Hasteko, Elkarguneko Herriko Plaza aretoan, sendabelarren inguruko aurkezpena entzuteko aukera izan genuen Azkoitiko AEK-ko ikasle, irakasle eta Mintzalaguneko parte hartzaileok. Bizkorrak* taldeko Patxi Sanchez, Yolanda Gonzalez, Zineb Zrouki eta Joey Albert ikasleek hainbat belarrek dituzten propietateak eta onurak azaldu zizkiguten ospakizun ekitaldiko partaideoi. Gure inguruan ezagunak diren eta maiz ikusten ditugun landareei buruz aritu ziren hizketan. Aurkezpenaren ondoren, nork bere ezagutzak azaldu eta informazioa elkarbanatzeko parada ere izan genuen.

Elkargunetik aterata, Orbela jatetxean mokadutxoa eginez bukatu genuen 2020-2021 ikasturtea.

Gogoratu 2021-2022 ikasturterako aurrematrikulak egiteko azken egunak direla! Lotura honetan egin daiteke eta bihar da horretarako azken eguna.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide