AEKn, irakasle batek bik beste balio du

Erabiltzailearen aurpegia AEK 2020ko ira. 25a, 08:30

Azkoitiko AEK-k hastear du 2020-2021 ikasturtea. Euskara praktikoa bihurtzea da helburua eta nahia. 

Bakoitzak bere mailan euskara erabili eta gozatu dezan, hain justu ere: etxean, umeekin, irakurketa, musika, lagunartean, lanean... Horretarako, bertan zure beharrei erantzuteko era askotako ikastaroak aurkituko dituzu. Plaza gutxi geratzen dira, gelen edukiera mugatua delako. Hauxe aurtengo eskaintza, aprobetxatu izena emateko azken egunak.

AISA: estatu espainiarretik kanpo etorritako kolektiboari zuzendutako ikastaroa. Astean 3 egun, bi orduko saioak. Matrikula hiru zatitan izaten da: urria- abendua / urtarrila – martxoa / apirila -ekaina eta bloke bakoitzak 19€ko kostua. Bi talde sortuko dira: goizez, 10:00etatik 12:00etara eta arratsaldez, 19:30etatik 21:30etara izango da.

  • A1: bi taldetan banatuta, hiru egun astean, 10:00etatik 12:00etara eta 19:30etik 21:30era.
  • A2: hiru egun astean; bi orduko saioak, 15:00etatik 17:00etara. 
  • B1: hiru egun astean, 10:00etatik 12:00etara eta 15:00etatik 17:00etara.
  • B2: lau egun astean; bi orduko saioak, 10:00etatik 12:00etara.
  • Alfabetatzea / C1: hiru egun astean; bi orduko saioak, 10:00etatik 12:00etara.

Gogoratu, Azkoitiko Udalak diruz laguntzen duela euskara ikastea: matrikularen %75 jasoko duzu. Eskaintza zabal honek zure beharrei erantzuten badie, informazio gehiago izateko deitu 607 612 697 telefono zenbakira, idatzi azkoitia@aek.eus helbidera edota etorri Kultur Etxeko 4. solairuko AEKren bulegora.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide