Azkoitiko argazki zaharren emanaldia, AEKren ikasturte amaierako ekitaldian

Erabiltzailearen aurpegia AEK 2020ko eka. 18a, 17:28

Urtero bezala, Azkoitiko AEK-ko eta Mintzalaguneko kideok ikasturte amaierako ekintza egingo dugu ekainaren 25ean.

Egoera berezia bizi badugu ere, ikasturteari amaiera polita emateko asmoa dugu aurten ere.

Ekainaren 25ean, Azkoitiko AEK-ko ikaslea den Javier Beristainen eskutik, Azkoitiko argazki zaharren multimedia emanaldia izango dugu Elkarguneko Herriko Plaza aretoan, 18:00etan. Ondoren, luntxa egingo dugu Orbela tabernan.

Prebentzio neurriak hartuko ditugu eta edukiera mugatua izango denez, etorri nahi duenak izena eman beharko du 607 61 26 97 telefonoan (deituta edo Whatsappa bidalita) edo azkoitia@aek.eus helbide elektronikoan.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide