Berrogeialdiaren argazki lehiaketa, abian

Erabiltzailearen aurpegia AEK 2020ko mar. 26a, 17:21

Berrogeialdian etxean sor daitezkeen egoeren inguruko argazki lehiaketa antolatu dute Azkoitiko Mintzalagunek eta Azkoitiko AEK-k, eta dagoeneko hasi dira parte hartzaileak argazkiak bidaltzen.

Hasi dira Mintzalagunak eta ikasleak argazkiak bidaltzen berrogeialdiaren argazki lehiaketara.
Lehenak Gymaite du izena. Bigarren parte hartzaileak, aldiz, "Gu Kariben egon gara" dio oharrean.

Lehiaketan parte hartzeko azkenengo eguna apirilaren 3a izango da, eta argazkirik onenak saria jasoko du. Parte hartzeko 607 61 26 97 telefonora edo azkoitia@aek.eus helbidera bidali behar dira argazkiak.

Bejondeizuela!

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide