Berrogeialdian argazki lehiaketa antolatu du Azkoitiko Mintzalagunek

Erabiltzailearen aurpegia AEK 2020ko mar. 25a, 09:57

Berrogeialdian etxean sor daitezkeen egoeren inguruko argazki lehiaketa antolatu du Azkoitiko Mintzalagunek.

Etxeko konfinamenduan sor daitezkeen egoera dibertigarriei argazkia atera eta mezu labur batekin lagunduta, gainontzeko herritarrekin partekatzera animatu dituzte Azkoitiko Mintzalagunak eta Azkoitiko AEK-ko ikasleak. Horretarako, argazki lehiaketa antolatu dute. 

Lehiaketan parte hartzeko azkenengo eguna apirilaren 3a izango da, eta argazkirik onenak saria jasoko du.

Parte hartzeko 607 61 26 97 telefonora edo azkoitia@aek.eus helbidera bidali behar dira argazkiak.

"Etxean egonagatik ere, AEKn lanean jarraitzen dugu eta martxan ditugu bai eskolak, baita Mintzalagun taldeak ere", azaldu du Azkoitiko AEK-k. "Gure lankide baten etxeko argazkia duzue adibide gisa: Etxean, kaosaren xarma".

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide