'Amama' filmari buruzko solasaldia egin dute AEK-ko lagunek

Erabiltzailearen aurpegia AEK 2020ko ots. 26a, 12:33
Filma ikusi ondorengo tertulia.

Filma ikusi ondoren, tertulia egin zuten parte hartzaileek.

Lagun giro paregabean pasa genuen ostegun arratsaldea Amama filma ikusiaz, eta nola ez, ondorengo tertulian, jaki goxoak lagun! Filmari buruzko hainbat bitxikeria ezagutzeko parada ere sortu zen bertan, eta filmari buruzko iritziak, sentipenak eta inpresioak partekatu genituen.

Mintzalagunen partetik eskerrik asko Maite Aierdi, Bizen Garzia eta Raul Redondok osatzen duten taldeari, iniziatiba izan eta horrelako ekitalditxoa antolatzeagatik.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide