Euskarako hasiera maila ikastaroa

Erabiltzailearen aurpegia AEK 2019ko eka. 3a, 10:51

Azkoitiko AEKn hasiera mailako euskarazko ikastaro intentsiboa eskainiko dugu, irailaren 2tik 27ra. Ikasturtea astelehenetik ostiralera izango da, eta egunean hiru klase ordu izango dira. Ordutegi malgua, ikasleek izena ematen dutenean aukeratuko da, guztion artean adostuta. Ikastaroaren prezioa 102 eurokoa izango da, baina bekak ere baditugu.

Iragarki honekin norbait etorri bazaizu burura, eman honen berri berari eta animatu euskara ikasten eta euskaraz bizitzen hastera! Ikastaroaren eta beken inguruko informazio gehiago nahi izanez gero, deitu 607612697 telefono zenbakira edota idatzi azkoitia@aek.eus helbide elektronikora. Praktikatu eta bizi!

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide