Korrika, Azkoitia-Azpeitia maratoi erdian

Erabiltzailearen aurpegia AEK 2019ko mar. 26a, 10:15

Korrika kulturalean bete-betean sartuta gaude Azkotian.

Datorren larunbatean, Azkoitia-Azpeitia maratoi erdian, Korrika petoa jantzi eta saria lor dezakezu!

Petoarekin helmugara iristen den lehen korrikalariak Azkoitiko Mikel Uria jatetxean bi lagunentzako asteburuko menua eskuratuko du. Ez galdu aukera!

Petoak erosteko Azkoitiko AEKren bulegora hurbil daitezke korrikalariak.

Gurekin harremanetan jartzeko:

azkoitia@aek.eus / 607612697

Bestalde, larunbatean bertan, lasterketaren irteean,  postua jarriko dugu 15:00etatik lasterketa hasi arte.

Animatu eta egin Klika!


 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide