21. Korrika

Klika Xoxotera

Erabiltzailearen aurpegia AEK 2019ko mar. 18a, 12:55

'Hiru herri, helmuga bat' izenburupean, hainbat lagun igo da Xoxoteko gainera.

Azken edizioetako ohiturari jarraituz, Urolako Korrika Kulturalaren barruan, Xoxotera mendi irteera egin dugu. Azkoitia, Azpeitia eta Zestoatik abiatuta, hainbat lagun igo gara. Behin Xoxoteko aterpetxera helduta, hamaiketako ederra egin eta kontu-kontari egoteko parada izan dugu, arduradunek goxo hartu baigaituzte. 

Eskerrik asko etorri zaretenoi eta, nola ez, Xoxoteko aterpetxeko arduradunei! Eguraldi kaxkarra izan dugu,  baina giro bikaina!!! 




Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide