Olvido Hernando Mintzalaguneko bidelariaren testigantzak

Erabiltzailearen aurpegia AEK 2019ko mar. 17a, 09:55
Olvido Hernando.

Oraingoan, Olvido Hernando izango dugu protagonista. Hona hemen egin dizkiogun galderei erantzun diguna.

Noiz hasi zinen Mintzalagun egitasmoan?

2016ko abenduan hasi nintzen.

Zer irabazi duzu bertan parte hartuta?

Jendeak nirekin euskaraz hitz egitea eta entzutea. Niretzat arazorik handiena ulertzea da. Ea pixkanaka-pixkanaka gauza naizen nire helburua lortzeko.

Eta zer zailtasun aurkitu dituzu bidean?

Ez dut inolako arazorik aurkitu, oso gustura nago eta.

Mintzalagunen zabiltzanetik, gehiago hitz egiten duzu euskaraz?

Bai, askoz gehiago! Euskaltegira joateari utzi nionetik ahaztuta neukan pixka bat. Orain jende gehiago daukat hitz egiteko, harremanak zabaldu ditudalako eta horretan saiatzen naiz. ETB1 ikustea ere, niretzat bultzada izan da.

Mintzalagunen izena emateko zalantzan dagoenari, zer esango zenioke?

Ez duela ezer galtzeko eta irabazteko asko duela.

Eskerrik asko Olvido! Eta jarraitu horrela!

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide