Mintzalagun egitasmoa martxan da

Erabiltzailearen aurpegia AEK 2018ko ira. 20a, 18:05

Zortzigarren urtez, abian da Mintzalagun egitasmoa Azkoitian, AEK euskaltegiak Udalarekin elkarlanean antolatuta. Esperientzia eta giro ona lagun, indartsu ekingo dio Mintzalagunek 2017-2018 ikasturteari.

 

Joan den ekainean, gainera, Mintzalagun programako bidelariek, euskaldun zaharrek, udaleko pleno aretoan omenaldi hunkigarri eta jendetsua jaso zuten. Euren borondatez eta euren denbora librean beste herritar batzuk euskaraz hitz egiteko pausoak eman ditzaten egiten duten lana aitortzeko eta eskertzeko festaren ondoren, egitasmoa sendo eta tinko datorrela esan dezakegu.

Zu ere izan zaitezke Mintzalagun egitasmoko kide. Alde batetik, bidelariek osatzen dute taldea, hau da, euren euskara hobetu nahi duten euskaldun berriek. Beste aldetik, bidalagunek, hau da, bide horretan lagunduko dioten euskaldun zaharrek. Beraz, berri edo zahar, mintzalagunen baduzu tokia.

Oraingoz, 39 lagunez osatutako hamar talde ditugu. Horiek herrian astea joan eta astea etorri, ordubetez elkartzen dira euren euskara lotsarik gabe praktikatu eta dakiten hori hobetu asmoz. Kafetxo bat hartuz edota pasealdi bat eginez, lagunarte euskalduna izatea lortu dute. Gainera, konfiantza eta segurtasuna lortzeaz gain, euren bizitza euskaraz bizitzeko gaitasuna ere bere egin dute.

Zuk ere lagundu nahi al diozu euskara ikasten dabilenari? Esan bezala, astean ordubete baino ez da eskatzen!

Zu ere izan zaitezke MINTZALAGUN! Animatu eta eman izena:

943 151 089 / 943 857 175 – azkoitia@aek.eus / euskara@azkoitia.eus

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide