Mintzodromoa Herrikoloreak ekimenaren barruan

Erabiltzailearen aurpegia AEK 2018ko ira. 7a, 11:36

Irailaren 15ean, Herrikoloreak ekimenaren barruan, mintzodromoa antolatuko du AEK-k. 12:00etatik 13:00era izango da, Herriko Plazako arkupeetan, Torrezuri paretik Ikurriñaren Plaza aldera.



Talde txikietan, hainbat gairen inguruan euskaraz hitz egitea da mintzodromoaren helburua.

Parte hartu nahi duenak izena eman behar du irailaren 13a baino lehen. Parte hartzaile bakoitzak bazkarirako txartela izango du.

Izena emanteko:

Telefonoa: 943 15 10 89 / 607 61 26 97
Emaila: azkoitia@aek.eus

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide