Zer lortu duzu AEKn?

Erabiltzailearen aurpegia AEK 2017ko ira. 5a, 08:58

Galdera hau luzatu diegu Azkoitiko AEK-ko ikasle batzuei. Bakoitzak bere helburuak zituen hasi zirenean: batzuek titulua zuten buruan, beste batzuek euskaraz alfabetatzea eta hitz egiten ikastea helburu zuenik ere bazen. Zenbaitek helburua lortutakoan AEK-ko ibilbideari amaiera ematen diote, beste batzuek aldiz, ikasten doazen heinean, helburu berriak jartzen dizkiote euren buruari.

 

2017-2018 ikasturtea ate-joka dugun honetan, AEKra hurbiltzeko gonbidapena luzatzen dizuegu, zuen helburua edozein dela ere: euskaraz ikasi edota maila hobetzea, alfabetatzea, titulu bat eskuratzea, jende berria ezagutu eta lagunak egitea... AEKn ikasleen beharretara egokitzen gara.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide