Opor alternatiboak

Erabiltzailearen aurpegia AEK 2017ko mai. 29a, 10:34

Aurreko ostegunean, maiatzak 25, Saharan laguntzen egondako Eneritz eta Anek beren esperientzia kontatu ziguten. Hasteko, Sahara mapan kokatu eta historia azaldu ziguten.

 

Errefuxiatuen kanpamenduak zer diren eta zergatik bizi diren han ulertu ondoren, beren bidaiaren nondik norakoak ezagutzeko parada izan genuen. Egon ziren kanpamendua eta hango etxe nahiz inguruaren argazkiak erakutsi eta egunerokoan zer eta nola egiten zuten azaldu ziguten, ederki azaldu ere. Oso interesgarria iruditu zitzaigun esperientzia, baita aberasgarria ere. Eneritz eta Anek eta hauen moduko jendeak egiten duen lana behar-beharrezkoa eta aitortu beharrekoa dela izan zen guztiok atera genuen ondorio nagusia. Eskerrik asko!

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide