Zoro zoragarriak gara!

Erabiltzailearen aurpegia AEK 2017ko api. 7a, 13:10
Aek-ko kideak.

Azkoitiko AEKren izenean bihotz-bihotzez eskerrik asko guztioi! Oraindik hunkituta gaude asteazken goizaldean 20. Korrikarekin bat egin zuten zoro zoragarriekin, eta herrian sortu zen giro euskaltzalearekin. Ez dadila olatua eten.

Ordua kontuan izanda, ez genuen aurreikusten horrelako partehartzea. Azkoitia herri euskaltzalea dela garbi gelditu da, eta hau ez da Korrikan bakarrik islatu behar. Eguneroko jardunean erakutsi behar dugu euskaraz bizitzeko nahia. Korrika Txikia ere arrakastatsua izan zen. Eskerrik asko Azkoitiko eskolei eta Iban Garciari, Azul Ayusori eta Jone Rodriguezi. Giro bikaina sortu zenuten plazan, eta badakigu ume asko gelditu zirela igotzeko gogoarekin. Izan ere, uste baino haur gehiago animatu ziren festan parte hartzera eta ez zuten denek aukera izan.

Lehenengo aldia izan da horrelako emanaldi bat antolatzen duguna eta akatsetatik ikasten da. Barkamena eskatu nahi dizuegu Azkaratetik bueltan txokolaterik gabe geratu zineten guztioi. Bestalde, eskerrik asko Gure Esku Dago-ko guztioi zuen prestutasunagatik, zuek gabe ez zen posible izango. Berriro esan, uste baino jende gehiago biltzea izan zela txokolaterik gabe geratzeko arrazoia. Eskerrik asko denoi eta jarrai dezagun BatZuk izaten!

Erlazionatuak

20. Korrika, bideoan

Maxixatzen.eus 2017 api 05 Azkoitia

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide