Xoxotera mendi irteera antolatu du AEK-k

Erabiltzailearen aurpegia AEK 2017ko mar. 3a, 12:37
Xoxotera mendi irteera antolatu du AEK-k martxoaren 5erako. / Baigera.

Azkoitiko, Zestoako eta Azpeitiko mendizale elkarteen laguntzarekin Xoxotera mendi irteera antolatu du AEK-k igande honetarako, martxoak 5. Balda plazatik 08:30ean abiatuko dira, eta nahi duenak 09:00etan Attolako aparkalekutik ere taldera batzeko aukera izango du.

 

Izen ematea Kultur Etxeko AEKren bulegoan edo Zurt tabernan egin beharko da. 3 euro izango da izen-ematea. Xoxotera igotzen diren mendizaleentzat salda eta pintxoa doan egongo da Xoxoteko aterpetxean. 


Egin BAT, egin ZUK eta BATZUK izango gara.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide