AEK, % 100 afektiboa

Erabiltzailearen aurpegia AEK 2016ko ira. 6a, 12:02

Ikasleen artean, giza harremanak/pertsonalak dira euskara ikasteko arrazoi nagusiak: lagunekin euskaraz komunikatzeko, seme-alabekin euskaraz bizitzeko, bilobekin euskaraz egiteko... ingurukoekin harremanetan jartzeko, finean. Eguneroko bizimodua euskalduntzeko asmoa duten horiek euskara irakasteko modu afektiboa aurkituko dute AEKn. 

Bestalde, % 100 afektiboaren baitan euskara ikasteko modu efektiboa ere aurkituko dute herritarrek, laneko egoera eta curriculuma hobetzeko maila egiaztatu nahi dutenek, hain zuzen. Inguruko harremanen garrantzia aparte utzita, horixe da gaur egun euskara ikasteko bigarren arrazoi nagusia. Pertsona horiei euren helburua erdiesteko metodo eraginkorra eskaintzen diegu.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide