AEKren ZOZKETA

Erabiltzailearen aurpegia AEK 2015ko aza. 26a, 09:00

San Andres eguna iristear da eta aurten ere kalean izango gara! Orain arte txosna ipini izan dugu, baina aurten, honen ordez zozketa bat antolatu dugu. Parte hartu eta Azkoitiko AEKri lagundu nahi diozue? Azalduko dizuegu nola den zozketa:

 

Hamar zenbakidun tira euro baten truke erosi dezakezue eta saridunak aukeran izango du:

  • 25 kiloko txerria bizirik        edo
  • 6 kiloko bi txerrikume laberako prest

Txerria ikusteko aukera izango duzue, goizetik eguerdira arte Herriko Plazako botikaren ondoan gurekin egongo da eta.

San Andres egunean taloak eta txerrikia jatea, eta sagardoa nahiz ardoa edatea ohikoak dira. Aurten ere giro bikaina izango da eta musika eta bestelako ekintzak ez dira faltako egun osoan.

Azkenik, arratsaldeko zazpietan egingo dugu zozketa jendaurrean.

Zorte on eta ondo pasau!!

AEK-ko "JATORRENAK" taldea

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide