Mintzalagun martxan

Erabiltzailearen aurpegia AEK 2015ko urr. 5a, 15:50

Ikasturte berriarekin batera, martxan da berriro ere Azkoitiko mintzalagun programa. Honako hau 6. ikasturtea da, beraz, Euskal Herri osoan ezaguna den zerbitzu honek, indarra hartu du gure herrian ere. 12 dira martxan dauden taldeak; eta dagoeneko 40 baino gehiago talde hauetan parte hartzen duten mintzalagunak. Oraingoan, beraiekin batera euskaraz gozatzeko gonbitea egiten digute Praktikatu gurekin! lemapean.

 

Hizkuntzaren ikaskuntzan, alboan utzi ezin daitekeen kontua da ikasitakoa praktikan jartzea. Hau ez da gauza berria; euskara praktikatzeaz gain, jende berria ezagutu, euskararen munduan murgildu eta, finean, euskaraz bizitzeko aukera izango du izena ematen duenak. Mintzalaguna, euskaraz hitz egiteko ohitura duten pertsonak euskaraz hitz egiteko ohiturarik ez dutenekin elkartzean datza. Bertan, edozeinek har dezake parte, euskaldun zaharra, euskaltegiko ikasle ohia edo euskaltegiko iakslea izan...

Astena behin, ordu betez 3-4 lagunez osaturiko taldean elkartzeaz gain, ikasturtean beste hainbat ekintza ere egiten dira: mendi irteerak, tailerrak,afariak,sukaldaritza ikastaroak, lehiaketak...Horrela, mintzalgun gehiago ezagutu eta zure euskal sarea indartzeko eta zabaltzeko aukera ere eskaintzen dizu mintzalagunek. Eta guztia doanik!

Izen eman nahi dutenek Azkoitiko AEK eusklategian edo Udaleko Euskera Zerbitzuan dute aukera, baita telefonoz (943 151 089 - 943 851 175) edo e-mailez (azkoitia@aek.org edo euskara@azkoitia.eus) ere. Azken eguna urriaren 22a izangoa da.

Informazio gehiagorako bisitatu gure bloga edota facebooka.

Mintzalgun guztiek EHUko kredituak eskuratu ahalko dituzte, bidaia eta egonoaldietarako deskontuak, AIZU! eta Argia aldizkariak eta Berria egunkaria merkeago, eta beste hainbat abantaila.

 

 

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide