'Euskara praktikoa' lelopean abian da AEK-ren matrikulazio kanpaina

Erabiltzailearen aurpegia AEK 2015ko ira. 3a, 16:19
AEK-ko irakasleak, aurtengo kanpainako kartelaren aurrean.

Nahi duzun guztia entzun nahi duzu? Nahi duzun guztia ulertu nahi duzu? Nahi duzun guztia esan nahi duzu? AEK-n duzu aukera, izan ere, Euskara praktikoa lelopean abian da matrikulazio kanpaina irailaren 26ra arte. Egunerokotasunean eta lanean euskara erabili eta euskaraz bizi nahi duzuenontzat AEK-k du metodologia eraginkorra eta eskarmentuduna; euskara ikastea posible da eta merezi du.

 

Jakinarazi nahi dizuegu aurrez aurreko klaseak astelehenik ostegunera izaten direla eta gainera, ordutegia ikasleen beharretara egokitzen dela. Ondorengoak dira eskaintzen direnak: * Egunean bi orduko euskalduntze ikastaroak * Titulu homologatuak lortzeko aukera maila guztietan * 3. maila/EGA * Alfabetatze klaseak * Auto-ikaskuntza * Mintzalagun Arlo ekonomikoari dagokionez, datorren ikasturtean bada saria 2014/2015 ikasturteko ikasleentzak: euskara ikasi nahi duten lagunen izenak proposatu ezkero jasotzen diren izen guztien artean matrikula bat zozketatuko da eta izena proposatu duen ikasleak %50eko beherapena izango du.

Horretaz gain, diru laguntzak daude: alde batetik, udal askok ematen dituztenak eta bestetik, Eusko Jaurlaritzak HABEren hizkuntz eskakizunak gainditzeagatik eskaintzen dituenak. Laburbilduz, ez galdu euskara praktikoa ikasteko aukera eta hurbildu zaitez Azkoitiko AEK-ra: * Helbidea: Kultur Etxeko, 4. solairua, 4.gela. * Ordutegia: 10:00-13:00 / 17:00-20:00 * Telefonoa: 943 15 10 89 edo 607 612 697 * Emaila: azkoitia@aek.org

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide