Ikasturtea kantuz amaitu genuen

Erabiltzailearen aurpegia AEK 2015ko eka. 19a, 20:52

Ikasturtea kantuan amaitu genuen. Atzo, ekainak 18, ikasturteari amaiera ezin hobea eman genion AEK-ko ikasle, irakasle eta mintzalagunok. Zazpietan elkartu eta kantu-pintxo-potean ibili ginen. Iraurgi Abesbatzako kideen laguntzaz herria alaitu ondoren, eguna borobiltzeko, Orbelan bapo afaldu genuen.

Eskerrik asko Iraurgi Abesbatzako lagunei eta hurbildu zineten guztioi!!

Ondo ibili oporretan eta datorren ikasturtera arte!!

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide