Kyotoko kaleetan gauez

Erabiltzailearen aurpegia Ainhoa Beristain 2019ko mar. 3a, 10:55

Ainhoa Beristain Bastarrica argazkilariak otsaileko aldizkarirako egindako 'hileko argazkixe': 'Kyotoko kaleetan gauez'.

«Hitzekin esan ahalko banu, ez nintzateke kamerarekin kargatuta joango», Lewis Hine

Argazkilaritzak ireki dezakeen ibilbiderik garrantzitsuena adierazpenarena dela esango nuke. Emozioak, momentuak, esperientziak, sormena… edozer plasmatu ahal izateko bide bilaka daiteke.

Gure egunerokotasunetik, kulturatik eta ohituretatik aldenduz, eta horrek eskaintzen digunaren guztiz kontrakoa bilatzeko asmoz, Japoniarako maleta egin nuen udaran.

Argazkiari begira, burura datozkit Kyotoko ilunabarreko goxotasuna, lasaitasuna, argazkia ateratzean lurrean botata eginiko barreak, jendearen errespetua…

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide