Ainhoa Beristain argazkilariaren 'hileko argazkixe': 'Matadeixe'

Erabiltzailearen aurpegia Ainhoa Beristain 2018ko uzt. 27a, 12:39

Ainhoa Beristain Bastarrica argazkilariak uztaileko aldizkariarko egindako 'hileko argazkixe': 'Matadeixe'.

 

Argazkilaritza munduaren ateak zerbaitek ireki badizkit, Matadeixe izan da zerbait hori. Maxixatzenek eskainitako aukera honetan, ez nuen nahi hiltoki zaharrari omenalditxo xume bat egiteko aukera galtzerik.

Sormena eta kultura alternatiboa bultzatzen dituen espazioa izanda, herriko eta kanpoko eragile askori ematen dio lekua, beren proiektuak eta ideiak gauzatu ahal izateko. Horietako bat izan naiz neu ere; azken bost urteetan, kultur elkarte horri bizia ematen laguntzen eta, ordainetan ezer espero gabe, hamaika gauza jasoz.

Matadeiko eszenatokitik mikro ireki bati ateratako argazkia da honakoa. Hitzekin azaltzeko zaila gertatzen dena, irudi batekin agertu nahian...

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide