Abarketatxo ludotekak zabalik du Gabon eskean irteteko izen-emate epea

Erabiltzailearen aurpegia Abarketatxo ludoteka 2022ko abe. 16a, 09:57
Duela urte batzuk ludotekako kideek egindako Gabon eskeko irudia.

Familia giroan egingo du Abarketatxo ludotekak eskea Gabon bezperan. 10:30etik 13:00etara bitartean herriko zenbait kaletan abestuko ditugu kantak.

Abarketatxo ludoteka Gabon eskean aterako da Gabon bezperan. Herriko familia guztiak daude gonbidatuta Gabon eskean parte hartzera. Hilaren 24an, 10:00etatik 13:00etara bitartean arituko dira kantuan ludotekako kideak. Eskean parte hartu nahi duten familiek, ordea, izena eman beharko dute aurrez ludotekan bertan. Abenduaren 20an amaituko da horretarako epea.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide