Gorpuak S.A. (I. Elorza eta I. Eskisabelen bi artikuluren harira)

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Arruti Rezabal 2016ko ots. 5a, 09:36

Gure lantokian hilotzak ekoizten ditugu

 

 

Gorpuak S.A.

(Irene Elorza eta Idurre Eskisabelen artikulu banaren harira)

 

hilotzak ekoizten ditugu

gure lantokian

era askotako gorpuak

neurri guztietakoak

askotariko koloredunak

txiki ertain handi

zahar gazte ume

denak gorpu pobre

 

gure lantokia

iparraldekoa da

deslokalizatua da

hegoaldean ditugu

ekoizpen-lerro gehienak

batik bat

zentzugabekeriaren urak

osatutako itsasoan

 

esana digute

ekoizpena dibertsifikatu beharko genukeela

gorpuak egiteari utzita

baina guk ez dakigu jada

besterik egiten

 

hilotzak ekoizten jarraituko dugu

europar iparramerikar herritarrok

dagoeneko konturatu arren

jendetasunaren itsasoan

gorpu hilotz zerraldo

garela geu ere.

 

Aitor Arruti Rezabal

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide