Baionaren aurkako porrota

Erabiltzailearen aurpegia Anaitasuna Kakute Xake Taldea 2023ko mar. 5a, 09:40

Jaitsiera posturako play-off-a jokatu zuen atzo Azkoitiko taldeak, eta Baionak 2,5-1,5 irabazi zion Anaitasuna Kakuteri.

Gipuzkoao preferente mailako ligako jaitsiera posturako play-off-a jokatu zuen atzo Anaitasuna Kakute xake taldeak. A eta B taldeetako azken lau taldeak ari dira han lehian. Atzo Baionaren aurka jokatu zuen Anaitasunak Gros klubaren egoitzan, eta Baionak 2,5-1,5 irabazi zuen. Anibal Fernandeze eta Juan Cruz Fernandezek galdu egin zuten, eta Juan Carlos Valorrek, berriz, berdindu. Ion Kuendek irabazi egin zuen, eta badirudi hura erritmoa hartzen ari dela. Egun, bigarren postuan da Azkoitiko taldea, 10 punturekin, eta oraingoz, jaitsiera postuetatik urrun da. Datorren larunbatean Azkoitiko Kultur Etxean lehiatuko dira, Tamarindoren aurka. Jardunaldi erabakigarria izango da jaitsiera postua saihesteko.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide