Arrasateri garaipena

Erabiltzailearen aurpegia Anaitasuna Kakute Xake Taldea 2023ko ots. 20a, 14:50

Gipuzkoako Ligako seigarren txanda jokatu zuen Anaitasuna Kakutek larunbatean, Arrasate-Arlutz taldearen aurka, eta etxeko taldeak 3-1 irabazi zuen. Azkoitiarrek Andoain izango dute aurrez aurre hurrengo larunbatean, eta irabazi beharko dute igoera fasean sailkatu ahal izateko. 

Inauterietako giroarekin jokatu zen larunbatean Gipuzkoako Ligako seigarren txanda. Anaitasuna-Kakutek Arrasate-Arlutz taldea izan zuen aurrez aurre, eta etxeko taldeak 3-1 irabazi zuen. Indar handiko taldeari egindako garaiepena izan zen Anaitasunarena, eta larunbateko emaitzek igoera faserako play-off-a jokatu ahal izatera gerturatu du Azkoitiko taldea. 

Jose Joakin Larrañagak berdindu egin zuen San Joseren aurka, eta haren seme Imanol Larrañagak, berriz, garaipena erdietesi zuen, puntu bat eskuratuz. Hain zuzen,  errenta horrek Hector Sanchezi eta Anibal Fernandezi behartu zien partida estutzera eta sailkapenean gora egitea. Sanchezek Gipuzkoako jokalari mitiko bat garaitu zuen: Jesus Berezibar. Fernandezek eta guztia eman zuen, baina berdinketarekin amaitu zuen De Andresen aurkako norgehiagoka. 

Sailkapeneko seigarren postuan da egun Anaitasuna-Kakute taldea, 10,5 punturekin. Aurretik ditu Andoain zein Santikutz 12 punturekin eta Zarautz, 12,5 punturekin. Anaitasuna-Kakutek Andoain izango du aurrez aurre hurrengo larunbatean, eta azkoitiarrek hari irabazi beharko diote igoera fasean sailkatu ahal izateko. 

Zuzendaritzak, bestalde, jokalari guztiak zoriondu ditu egindako lanagatik, eta bazkideei eskerrak eman dizkie, larunbatean aretoa bete egin zutelako. Azken hilabeteetan kluba txiki geratzen ari da, eta horrek giroa alaitzen du. 

Horrez gain, datorren larunbatean Azkoitiko zonaldeko Eskolarteko Gipuzkoako Txapelketa jokatuko da Azkoitiko Kultur Etxean, 10:00etan. Infantilak, alebinak eta benjaminak lehiatuko dira. Jokalari bakoitzak 10 minutuko partidak jokatuko ditu, eta finalik, berriz, Donostian izango dira; maiatzaren 6an norbanakoenak eta hurrengo egunean, taldekakoak. 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide