Oier, Georgiako Munduko Txapelketan

Erabiltzailearen aurpegia Anaitasuna Kakute Xake Taldea 2022ko ira. 17a, 17:23

Oier Sarasketa xakeko Munduko Txapelketa jokatzen ari da Georgian, eta Azkoitiko Anaitasuna Kakute xake taldeak zorte ona opa dio jokalariari. 

Oier Sarasketa Georgian da jada, eta Munduko Txapelketan lehen partida irabazi du. Jasotako laguntza eskertzeko asmoz, Anaitasuna Kakute xake taldearen bandera eraman zuen Batumiraino (Georgia), argazki bat ateratzeko. Oso keinu polita izan da.

Txapelketak sei maila ditu: 12, 10 eta 8 urtez azpikoena, absolutuetan zein emakumezkoetan. Guztira, 77 herrialdetako 750 jokalari ari dira lehian.

Bertara joan da Oier, haren entrenatzailetako batekin, Erik Juerezekin, batera. Oierrek gure taldeekin hainbat txapelketa jokatu ditu azkenaldian, eta banakakoetan emaitza onak ari da lortzen. Familia osoak eskerrak eman nahi dizkio Gipuzkoako Xake Federazioaren laguntzari, Danobatgroup taldeari, Domusa Teknikeri, Glual Grouperi, GKNeri zein Azkoitiko taldeari, bizitzen ari den abentura errepikaezinari aurre egiteko laguntza jaso duelako. Oierrentzat aukera bikaina da, eta dibertitzea besterik ez du buruan. Zorte on.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide