Anaitasuna-Kakute, hirugarren Lekeition

Erabiltzailearen aurpegia Anaitasuna Kakute Xake Taldea 2022ko abu. 21a, 08:44
Anaitasuna-Kakuteko kideak.

Azkoitiko taldea J.J Larrañagak, M. Paredesek eta E. Juezek osatu zuten, eta hirugarren egin zuten horiek, partida onak jokatuta. Anaitasuna-Kakute taldeak hainbat hitzordu antolatu ditu Azkoitian datozen hilabeteetarako.

Anaitasuna-Kakute xake taldea hirugarren sailkatu zen Lekeitioko Txapelketaren hirugarren edizioan. Giro ezin hobea izan zen hamasei taldek parte hartu zuten lehian, eta Barakaldoko taldea nagusitu zen, bostetik bost partida irabazita. Bigarren, berriz, Arrasate-Arlutz taldeak egin zuen. Azkoitiko taldea J.J Larrañagak, M. Paredesek eta E. Juezek osatu zuten, eta hirugarren egin zuten horiek, partida onak jokatuta.

Datorren astean Anaitasuna-Kakuteko jokalari batzuk Bilbon izango da, Aste Nagusiko txapelketan. Gero, irailaren 4an, izango da Azkoitia Hiria txapelketa, eta bost minutuko partiden lehia, aldiz, irailaren 18an. Horrez gain, martxan da dagoeneko San Andres Txapelketaren XVII. edizioaren antolaketa; ehun jokalari inguruk parte hartuko dute abenduaren 4an Elkargunean izango den txapelketan.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide