Villabonako XXXV. Ezkai Memoriala txapelketan parte hartu dute Anaitasuna Kakuteko xakelariek

Villabonako xake taldearen 50. urteurreneko txapelketan parte hartu zuten atzo, larunbata, Anaitasuna Kakute taldeko xakelari azkoitiarrek. 11. postuan amaitu zuten txapelketa.

Atzo, larunbata, Villabonako (Gipuzkoa) XXXV. Ezkai Memoriala Villabonako Festak 2022 xake txapelketan parte hartu zuten Azkoitiko Anaitasuna Kakute taldeko kideek. Villabonako xake taldeak 50 urte bete ditu aurten, eta han izateko ohorea izan zuten azkoitiarrek.

Meritu handia du Villabonako klubak, xakea kirol gutxitua delako eta aurrra egiteko lan asko egin behar delako. Xake txapelketa Donostiako Gros taldeak irabazi zuen, Errenteriako Fomento eta Beasaingo Alfil taldeen aurretik. Anaitasuna-Kakute 11. postuan sailkatu zen, baina gogotik gozatu zuten txapelketan. 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide