Anaitasuna-Kakute, 36. Eibar Hiria xake txapelketan

Erabiltzailearen aurpegia Anaitasuna Kakute Xake Taldea 2022ko uzt. 3a, 19:28
Anaitasuna-Kakute xake taldeko partaideak, Eibarren. (Anaitasuna-Kakute)

Anaitasuna-Kakute xake taldeak 36. Eibar Hiria xake txapelketan parte hartu zuen atzo, larunbata, baina Azkoitiko xakelariek ezin izan zuten garaipenik erdietsi.

Atzo, larunbata, 36. Eibar Hiria xake txapelketa jokatu zen, eta Donostiako Gros xake taldeak eskuratu zuen garaipena, 45 punturekin. Bigarren izan zen Abadiño sei punturekin, eta Arrasate-Arlutz hirugarren, hiru punturekin. Anaitasuna-Kakute taldeak ez zuen meritu handiko jardunik izan, eta 11. postuan bukatu zuen, hamasei punturekin. Emaitza gorabehera, Paredesek, Kuendek, Ruizek eta Etxaburuk dena eman zuten postu hobea lortzeko.

Antolatzaileek joko erritmo berria eta azkarra aukeratu zuten: hiru minutu gehi bi segundo jokaldi bakoitzeko, eta horrek asko animatu zituen partidak. Era berean, xakeko taula erraldoi bat jarri zuten, eta Untzaga plazan giro bikaina izan zen.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide