Rey Enigmak ez zuen hutsik egin

Erabiltzailearen aurpegia Anaitasuna Kakute Xake Taldea 2022ko mai. 29a, 14:34

Zirrara eta kuriositatea piztu zituen atzo, larunbata, Rey Enigmak Zumaiara (Gipuzkoa) egindako bisitan. Han izan ziren Azkoitiko Anaitasuna Kakute xake taldeko kideak, eta gogotik gozatu zuten.

Rey Enigma enigmatikoa; izen horrekin ezagutzen da bere nortasuna ezkutatuta xakean jokatzen duen xakelari ospetsua. Atzo, larunbata, Zumaian (Gipuzkoa) izan zen hura, eta han afizonatuen aurkako aldibereko xake partidak jokatu zituen. Lehian parte hartu zuten Azkoitiko Anaitasuna Kakute xake taldeko kideek ere.

14 urtez azpiko neska-mutilen aurkako aldibereko partida azkarrak jokatu zituen xakelari ospetsuak, Zumaian.  Anaitasuna Kakuteko Lucia Valorrek, Denis Valorrek eta Juan Carlos Valorrek parte hartu zuten Rey Enigmaren aurka. Azken hori, gainera, bere partida irabaztetik oso gertu geratu zen, nahiz eta azkenean, denborak porrotera bideratu zuen. Halere, Rey Enigma beraren txaloak eta inguruan bildutakoenak jaso zituen Valorretan nagusienak.  

Madrilgo Retiro parkean xakelariei erronkak botatzeagatik da ezaguna Rey Enigma. Identitatea ezkutatzen du hark, bere eguneroko lanean eraginik izan ez dezan. Jokatzeko modua bitxia den arren, jende askok xakeaz eta kaleaz gozatzea lortzen du Rey Enigmak.

Ikuskizun ederra izan zen, eta Anaitasuna Kakutek eskerrak eman nahi dizkio KBI Zumaiako xake taldeari. Iaz Pepe Cuenca Maisu Handia ekarri zuten Zumaiara. Gipuzkoako xakea pozteko lanean ari dira. Zorionak!

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide