Garaipena eskuratu du Anaitasuna Kakute xake taldeak Zarautzen

Erabiltzailearen aurpegia Anaitasuna Kakute Xake Taldea 2022ko ots. 20a, 10:23

Igoera postuak urrun badituzte ere, garaipen garrantzitsua lortu zuten atzo azkoitiarrek behetik urrundu eta goikoen itzalean jarraitzeko.

Azkoitiko Anaitasuna Kakute xake taldeak Zarauzko Ciriondo.com taldearen aurka neurtu zituen indarrak Gipuzkoako Kutxa Ligaren laugarren jardunaldian, eta azkoitiarrek 1 eta 3 irabazi zuten. Anibalen Fernandezek eta Ion Kuendek irabazi egin zituzten beraien partidak, eta, aldiz, berdindu Juan Carlos Valorrek eta Xabi Ruizek.

Garaipena eskuratuta, Anaitasuna Kakute taldea sailkapeneko bosgarren postuan kokatu da 8 punturekin. Gros 'C' liderra 4,5 puntura dute azkoitiarrek, eta Santikutz bigarrena nahiz Arrasate-Arlutz 'B' hirugarrena 2,5 puntura.

Datorren asteburuan, Arrasate-Arlutz 'C' taldea izango du arerio Anaitasuna-Kakute taldeak. Sailkapeneko azkeneko taldea da, 1,5 puntu eskuratuta. 16:00etan hasiko da partida, eta Internet bidez zuzenean eskainiko dute. Jaitsierako play-off postuak atzean utzi eta igoera postuetara hurbiltzeko aukerekin jarraitzeko "partida garrantzitsua" izango dute azkoitiarrek.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide