Anaitasuna-Kakute garaile, Gipuzkoako Kutxa Ligako Gros D-ren aurkako partidan

Erabiltzailearen aurpegia Anaitasuna Kakute Xake Taldea 2022ko ots. 6a, 13:19

Etxeko taldea 2,5-1,5 gailendu zen markagailuan Gros D-ren aurka jokatutako partidan. Datorren larunbatean, xakelari azkoitiarrek sailkapenean liderra den Gros C taldea izango dute parez pare. 

Joan den larunbatean, 2022ko Gipuzkoako Kutxa Ligako bigarren jardunaldia jokatu zen Azkoitian, eta Anaitasuna-Kakutek parez pare izan zuen Gros D taldea. Etxeko taldea 2,5-1,5 gailendu zen Grosen aurka. Xabi Ruizek bigarren garaipena lortu zuen jarraian, eta Juan Carlos Valorrek bere neurketeta irabazi zuen. Ion Kuendek, zoritxarreko mugimendu baten ondoren, lan handia egin behar izan zuen, baina ezin izan zuen partida irabazi. Anibal Fernandez posizioa irekitzen saiatu zen arren, partida tauletan amaitu zen. 

Datorren larunbatean Gros C taldearen aurka arituko dira xakelari azkoitiarrak. Uneotan Gros C liderra da Santikutz taldearekin batera. Beraz, partida interesgarria aurreikusten da datorren asterako.  

Atzoko emaitza Gipuzkoako Kutxa Ligako sailkapenerako ona izateaz gain, opari bat ere bada klubarentzat; izan ere, joan zen ostegunean Anaitasuna-Kakute xake taldeak 43 urte bete zituen. Zorionak. 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide