Anaitasuna-Kakute xake taldeak Beasainen ekingo dio Gaztedi txapelketari

Erabiltzailearen aurpegia Anaitasuna Kakute Xake Taldea 2021ko aza. 1a, 13:31

Gaztedi Xake Txapelketari dagozkion eskualde lehiak jokatuko ditu Anaitasuna-Kakute taldeak asteburuan, Beasainen. Datozen egunetan, Oñatin eta Elorrion izango dira klubeko zenbait jokalari. XXXVII. Kattu Memoriala Txapelketa abenduaren 26an jokatuko dute.

Datorren asteburuan hasiko dira Kutxa Fundazioak eta Gipuzkoako Xake Federazioak bultzatutako Gaztedi Xake Txapelketako lehiak. Finala abenduaren 12an izango da Azkoitiko Gurea pilotalekuan, Anaitasuna-Kakute taldeak antoltatuta eta Azkoitiko Udalaren lagunduta. Final horretara sartzeko, baina, Gipuzkoako eskualdeetako lehiak irabazi beharko dituzte txapelketan parte hartuko duten talde guztiek. Anaitasuna-Kakute klubeko talde batek Goierri eskualdean parte hartuko du larunbatean, Beasainen (Gipuzkoa). Gros, Irun eta Goierriko lehian aritu daitekeen beste talde bat izango ditu aurrean.

Bien bitartean, Juan Carlos Valorrek eta Ion Kundek xake eskolak ematen jarraitzen dute astearteetan eta osteguneta. Anibal Fernandezek, aldiz, ikastaro aurreratua emango du. Datorren igandean, hainbat jokalari Oñatira (Gipuzkoa) joango dira XXVII. Oñati Xake Taldea Txapelketan parte hartzera. Hilaren 14an, aldiz, Anaitasunako talde bat Elorriora (Bizkaia) joango da taldekako txapelketa azkarra jokatzera. Hilaren 21ean, igandea, San Andres Sidenor XXVI. Txapelketa jokatuko dute klubaren lokalean. 30 jokalarik izango dute lehian parte hartzeko aukera.

Anaitasuna-Kakute taldeak dagoeneko baieztatu du 2022ko Kutxa Ligan maila gorenean parte hartuko duela. Era berean, XXXVII. Kattu Memoriala Txapelketa abenduaren 26an jokatzea erabaki du klubak; 2020. urteko online edizioaren ondoren, aurreko urteetako bidera itzultzea espero du Anaitasuna-Kakutek.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide