Anaitasuna-Kakute, Torrelavegako IV. Openean

Erabiltzailearen aurpegia Anaitasuna Kakute Xake Taldea 2021ko urr. 25a, 09:31
Anaitasuna-Kakute Xake Taldeko lau jokalariak. (Anaitasuna-Kakute)

Guztira, 151 jokalarik parte hartu zuten Torrelavegan, eta horietatik lau izan ziren Anaitasuna-Kakute Xake Taldeko ordezkariak. "Oso esperientzia ona" izan dela nabarmendu dute antolatzaileek.

Joan den larunbatean Torrelavegako (Kantabria) IV. Open Azkarra jokatu zen. 151 jokalarik parte hartu zuten, eta lau azkoitiar izan ziren Anaitasuna-Kakute Xake Taldeko ordezkariak. Txapelketa Rodrigo Vasquez txiletarrak irabazi zuen, 9 puntutik 8 lortu zituen, Neuris Delgado paraguaitarrarekin berdinduta eta Jaime Santos Latasak puntu erdira jarraitu zion, Anaitasuna-Kakute taldeko jokalariekin batera, ekainean gure herrian jokatu zituen partiden ostean. Jose Joaquin Larrañagak 71. postuan bukatu zuen 4,5 punturekin eta Del Rio izan zuen aurkari. 72. postuan amaitu zuen Manuel Paredesek, honek ere 4,5ekin, eta txapeldunordearen aurka jokatu zuen, N.Delgadoren aurka. Anibal Fernandez ere 4,5 punturekin 79. postuan sailkatu zen, eta Imanol Larrañaga 100. postuan 4 punturekin.

Oso esperientzia ona izan da, Azkoititik kanpo eta beste aurkari batzuekin txapelketak jokatzen hasteak maila asko hobetzen duelako. Gainera, talde-giroa eta bazkideen arteko harremana indartzen ditu, eta hori oso garrantzitsua izango da datozen asteetan gure jarduerak garatzeko.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide