Anaitasuna Kakutek seigarren egin du Zornotzako xake txapelketan

Erabiltzailearen aurpegia Anaitasuna Kakute Xake Taldea 2021ko uzt. 19a, 08:53

Anaitasuna Kakute xake taldeak seigarren egin du Zornotzan (Bizkaia) jokatutako partida azkarreko xake txapelketan. Hamalau taldek parte hartu dute lehian, eta Azkoitiko taldeko ordezkariak izan dira M. Paredes, J.J. Larrañaga, I. Kuende, X. ruiz eta J. Goenaga. Txapelketako talde irabazlea Zornotza A izan da, bigarrena Abadiño eta hirugarrena Gros. Txapelketan antolaketa bikaina izan  da Ceferino Sierrak gidatutako Zornotza Klubari esker.

Bestalde, datorren iganderako, uztailaren 25a, Anaitasunako Beteranoen Lehen Txapelketa antolatu du Anaitasuna Kakute xake taldeak. Pandemia dela-eta hartu beharreko segurtasun neurriak kontuan hartuta, zortzi xakelarik bakarrik parte hartuko dute txapelketan.

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide