Anaitasuna Kakute xake taldekoek Gros E taldea menderatu dute

Erabiltzailearen aurpegia Anaitasuna Kakute Xake Taldea 2021ko mai. 24a, 13:25

Urtebete eta bi hilabeteren ondoren, Anaitasuna Kakute xake taldeko kideek aurrez aurreko xake partidak jokatu dituzte. Gros taldearen aurka lehiatu behar izan zuten, eta azkoitiarrek aise menderatu zituzten donostiarrak.

2020ko martxoaren 7az geroztik zeuden Azkoitiko Anaitasuna Kakute xake klubeko kideak aurrez aurreko xake partidarik jokatu gabe. Urtebete eta bi hilabeteren ondoren, Lucia Valor taldekide federatu berriak lortu zuen etenaldiaren osteko lehen garaipena. 

Anaitasuna Kakute taldeak arazorik gabe irabazi zion Gros E taldeari Gipuzkoako Federaziak antolatutako taldekako I. Suitzar Kutxaren rankingean balorazio baxuena duen taldeari. Taldea Jose Joaquin Larrañagak (1), Imanol Larrañagak (1), Denis Valorrek (0) eta Lucia Valorrek (1) osatu zuten. Txapelketa honetan hamabi talde federatuk parte hartzen dute, eta puntuazio bera edo antzekoa duten taldeen aurka jokatzen lehiatu behar izaten da. Gure Klubak bigarren kanporaketan Zarautz liderra izango du aurkari, Hondarribia-Marlaxka B taldeari 0 eta 4 irabazita baitzion.

Anaitasuna-Kakute txapelketa honetako bigarren postuan dago. Normaltasuna berrekiteko txapelketa garrantzitsua da kluba parte hartzen ari dena. Txapelketak bost txanda ditu, eta ekainaren 19ra arte iraungo du. 90 minutuko partidak izango dira eta jokalari bakoitzak egindako jokaldi bakoitzek 30 segundo gehitu beharko dira. Taldeko kapitainak, Anibal Fernandezek, taldeko kideen artean erabaki beharko du. Halere, garrantzitsuena aurrez aurreko partidetara itzultzea, erlojuak berriz ere martxan jartzea eta pandemia garaian ikasitakoarekin piezak mugitzea da.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide