Juan Carlos Valorrentzat izan da aurtengo Anaitasuna Kakute Kopa

Anibal Fernandez gelditu da bigarren postuan, Ion Kuende hirugarrenean eta Aritz Soraluze laugarrenean.

Kostata, baina, azkenean, atzo —igandea— jokatu ahal izan zuten aurtengo Anaitasuna Kakute Kopako finala, eta Juan Carlos Valor izan zen garailea, Anibal Fernandezi 2 eta 0 irabazita. Kontsolatze finala, berriz, Ion Kuenderentzat izan zen, hark ere 2 eta 0 irabazi baitzion Aritz Soraluze lehiakideari.     

Anaitasuna Kakute Kopan xake elkarteko kideek parte hartu dute, eta COVID-19aren eraginez, luze jo du lehiaketak. Hain zuzen ere, otsailean hasi zuten, eta atzo bukatu. Elkarteak nabarmendu du partida guztiak gomendatutako segurtasun neurri guztiak hartuta jokatu dituztela, alegia, maskarak jantzita, material guztia desinfektatuta eta publikorik gabe, besteak beste.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide