Anaitasuna-Kakute Kopa ekainaren 25ean hasiko da

Erabiltzailearen aurpegia Anaitasuna Kakute Xake Taldea 2020ko eka. 9a, 09:27

Kultur Etxea irekitzearekin batera abiatuko du kopa txapelketa Anaitasuna Kakute xake taldeak.

Anaitasuna Kakute xake taldea martxan da berriz ere. Klubak protokoloa zehaztu du beren egitekora pixkanaka-pixkanaka ardurarekin itzultzeko eta birusaren kutsatzeak ekiditeko.

Hori horrela, Anaitasuna Kakute Kopa txapelketari ekingo dio xake taldeak ekainaren 25ean. Parte hartzaileek, eguna eta ordua jarrita, bi xake partida jokatuko dituzte. Lehiak 15 minutu eta bost segundokoak izango dira; antolakuntzak bost segundo gehiago emango dizkio parte hartzaile bakoitzari, kopa txapelketa delako.

Honako partida hauek jokatuko dituzte:

  • A. Fernandez. - D. Valor
  • G. Alberdi - A. Soraluze
  • J.C. Valor - X. Ruiz
  • I. Larrañaga - I. Kuende

Aurten, Hector eta Carlos Sanchez anaiek —azken bi urteetako irabazleak— ez dute parte hartuko txapelketan. Ikusi egin beharko da, beraz, nork hartzen duen bi horien lekukoa.

Protokoloa

Jokalariek maskara jantzita joan beharko duten klubaren egoitzara, eta beharrezkoa dena ukituko dute soilik, Behin partida amaituta, berehala utzi beharko dute klubaren egoitza. Klubaren zuzendaritzak ardura eskatu nahi die jokalariei, modu hori delako normaltasunera itzultzeko lehen keinua. 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide